GURASOENA

Gurasoena

Noticias

24/06/2016

Euskal Herrian uda igaroko duten Ukrainako 222 haur gaur iritsiko dira

Zehazki, Gipuzkoara 118 haur helduko dira, Bizkaira 82, Arabara 20 eta Nafarroara bi joango dira

Urtero gertatzen den bezala, aurten ere Txernobilko zenbait haur uda pasatuko dute Euskal Herrian. Gauzak horrela, Txernobil elkartearen bidez uda Euskal Herrian igaroko duten 222 ume iritsiko dira gaur, ekainaren 23an, haietako 41, lehenengo aldiz. Zehazki, Gipuzkoara 118 haur helduko dira (23 berri), Bizkaira 82 (16 berri), Arabara 20 (bat berria) eta Nafarroara bi (bat berria). Familien harrera 16.00etan izango da Loiuko aireportuan, eta bertan, ongietorri ekitaldi xumea egingo diete. Umeekin batera, Ukrainako lau begirale helduko dira, eta hauek ere uda osoa pasatuko dute Euskal Herrian. Ukrainara itzulera, bestalde, abuztuaren 26an izango da Txernobil elkarteko harrera programa istripu nuklearraren ondorioz Munduko Osasun Erakundeak egindako deialdiari erantzuten dion osasun programa da. Udako bi hilabetetan, elkarteko boluntarioek aisialdiko hainbat jarduera antolatzen dituzte haurrak elkar ikusteko eta begiraleekin egoteko aukera izan dezaten. Jardueren artean, Txernobil Elkarteko III. Lasterketa nabarmentzen da, Donostian izango dena (Anoeta estadioaren inguruan), uztailaren 3an. Azkenik, Txernobil elkartea gogorarazi du 2016. urtea «oso berezia» dela elkartearentzat, alde batetik, hondamendi nuklearrak 30 urte bete dituelako eta, bestetik, 20 urte egin dituelako lanean. Aurten, gainera, Txernobileko haurrak ere laguntzen dituen Nafarroako Arco Iris Solidario elkartearekin hitzarmena sinatu du. Bere programan parte hartuko duten 20 haurrak ere, ostiralean iritsiko dira Loiura. http://www.elcorreo.com/bizkaia/sociedad/201606/24/euskal-herrian-igaroko-duten-20160623110513.html

Volver