GURASOENA

Gurasoena

Zer da GURASOENA?

Gurasoena.orgek, sarean eskainitako aholkularitzaren bitartez familia mota eta egitura guztiei laguntza eta orientabidea eskaintzea du helburu. Garapen-urrats honetan, webguneko erabiltzaileek izandako esperientziak eta bizipenak elkarrekin trukatzeko topaleku bilakatu nahi da Gurasoena. Giltzarria ZURE IRITZIA da, hori dela eta, zenbait atal berritu ditugu, hala nola, “Zure esperientzia ezagutzera eman ezazu” eta “ Zure iritzia garrantzitsua da”, Gurasoena guztion artean eraikitako gunea eta familien topa-gunea izateko dugun nahia bideratzeko bi atal interaktiboak.

Zeintzuk dira Gurasoenak eskaintzen dituen zerbitzuak?:
gurasoena
  • Sarean dagoen aholkularitza-zerbitzu espezializatuak familia egoerak jorratuko ditu familia barneko harremanetan eta familiak sendikoak ez diren gainerakoekin egunero dituen harremanetan sor daitezkeen kezka eta zailtasunei bana-banako erantzunak emanda eta agertutako arazoak nola konpon daitezkeen aztertuta.
  • Seme-alaben heziketarako gako eta estrategien berri ematen duten hainbat baliabide eskaintzen ditu, besteak, beste, ikasteko materialak, artikuluak, loturak, berriak, bibliografia, seihilabetekaria eta dokumentazio teknikoa.
  • Gune interaktiboak inkestak eta zuen bizipenei buruzko iritzien bitartez. Gune horietako gaiak lau hilero aldatuz joango gara, familia mota ezberdinen beharretara egokitzeko asmoz, esaterako, guraso bakarreko familia, familia berreraikia, banandutako familia, adopziozko familia, jatorri ezberdineko kideez osatutakoak, inmigranteak, abegitsuak…

Labur esanda GURASOENAK ZUREA BEZALAKO FAMILIEN TOPALEKUA IZAN NAHI DU